2011/03/15

Auto eguzki plaka

Duela bi aste Jorge etorri zen, auto eguzki- plaka fotovoltaikoa nola egiten den  erakustera.
 Materiala: Kartoi bat gurpilak egiteko, esne kaxa, makiltxo bi, kortxoa, erregela, kola, plaka solarra, guraizeak eta motorra. Oraindik ez dugu frogatu ea funtzionatzen duen. Itxaron behar dugu eguzkia egin arte.

 Janaire eta Mikel

Usurbilgo lanbide eskola

Pasa den astean Usurbilgo lanbide eskolan egon ginen. Energiari buruzko gauzak ikasten. Hor plaka termikoa, eguzki plakak eta errotak ikusi genituen. Energia sortzeko iturri ekologikoak  erakutsi zizkiguten, horrela gure planeta ez dugu kutsatuko.Onena izan zen ikustea nola mugitzen ziren auto txikiak eguzki-plaka fotoboltaikoarekin eta ematen argia linterna batekin.




Aritz, Carlos, Maider, Sara eta Olatz.