2011/03/15

Auto eguzki plaka

Duela bi aste Jorge etorri zen, auto eguzki- plaka fotovoltaikoa nola egiten den  erakustera.
 Materiala: Kartoi bat gurpilak egiteko, esne kaxa, makiltxo bi, kortxoa, erregela, kola, plaka solarra, guraizeak eta motorra. Oraindik ez dugu frogatu ea funtzionatzen duen. Itxaron behar dugu eguzkia egin arte.

 Janaire eta Mikel

Usurbilgo lanbide eskola

Pasa den astean Usurbilgo lanbide eskolan egon ginen. Energiari buruzko gauzak ikasten. Hor plaka termikoa, eguzki plakak eta errotak ikusi genituen. Energia sortzeko iturri ekologikoak  erakutsi zizkiguten, horrela gure planeta ez dugu kutsatuko.Onena izan zen ikustea nola mugitzen ziren auto txikiak eguzki-plaka fotoboltaikoarekin eta ematen argia linterna batekin.




Aritz, Carlos, Maider, Sara eta Olatz.

2011/01/21

GURE GOGOETA

Gure ohitureen emaitzak aztertu ondoren atera diren ideiak hauek izan dira:

Argi-energia edo bero-energia beharrezkoa ez bada ez gastatu.
Hemendik aurrera erneago ibiliko gara.
Kontuan hartu behar dugu energia alferrik gastatzeaz aparte kutsadura  ez sortzea oso garrantzitsua dela.
Energia agortezina ez denez aurreztu behar dugu.
Energia aurreztea denon eginbeharra da.
Energi-iturri berriztagarriak berriztezinak baino hobeak dira.

6. A eta 6. B-ko ikasleak

2011/01/20

IKASLEEN OHITURAK AZTERGAI

Hona hemen energia erabiltzeko 6. mailako ikasleen ohituren emaitzak:
A= 6.A-ko gehiengoa
B= 6. B-ko gehiengoa
Gehiengoak inoiz ez erantzuten badu A edo B agertzen da IE azpian.
Gehiengoak noizbehinka erantzuten badu  A edo B NB azpian agertzen da.
Gehiengoen erantzuna maiz bada A edo B M azpian dihoa.
A edo B,  B azpian dago gehiengoaren erantzuna beti izan bada.


Ondorioak plazaratuko ditugu emaitzak aztertu ondoren












Energia

 Azterketa- eta Jarduera

Fitxa 11


Energia erabiltzeko ohiturei buruzko testa [1]









Denbora:

10 minutu banaka erantzuteko eta 20 minutu bururatutako ideien berri elkarri emateko.

Helburuak:

Energia erabiltzeko ohitura pertsonalei buruzko gogoeta egin, eta aldaketak proposatu

Prozedura:

Banaka erantzun galdetegiari (erantzunak: IE=inoiz ere ez, NB=noizbehinka, M=maiz, B=beti), eta ondoren taldeka komentatu azaldutako erabilera eta ideiak.

Energia-erabilerari buruzko testa

IE

NB

M

B



1. Argia piztu aurretik, benetan behar ote den pentsatzen duzu?


A
B



2. Gela batera sartzea, premiarik gabe argia piztuta ikustean, itzali
egiten duzu?



B

A


3. Gelatik irten eta hutsik geratzen denean, itzali egiten duzu argia?



AB


4. Hotz denean, gelako leihoren bat zabalik badago, itxi egiten duzu?



AB


5. Berogailuek gehiegi berotzean, arduradunen bati esaten diozu?
A
B




6. Energia iturri agortezina ote den pentsatu izan duzu inoiz?

A
B



7. Erabiltzen dituzun erregaiek ingurugiroan duten eraginaz jabetzen zara?


A
B



8. Ingurugiroaren kontserbazioaren eta bizi-kalitatearen artean benetako
gatazka dagoela uste duzu?


A
B



9. Kutsaduraren arazoa politikariek konpondu behar dutela uste duzu?


B
A


10. Ingurugiroari buruzko albisterik irakurtzen duzu egunkari edo aldizkarietan?
A
B





11. Zure bizitzeko erak ingurugiroan eraginik baduela ustea duzu?


A
B



12. Ingurugiroaren alde ezer egin ote dezakezun pentsatu izan duzu inoiz

B

A















[1] Asunción Fernández, Eskola ekoauditoria.Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.Vitoria-Gasteiz 1996. ISBN 84-457-1085-0. liburuko  113. orrialdetik hartuta








2011/01/17

ARGI IBILI ENERGIAREKIN !!!!!

6.MAILAKOAK GARA , GUZTIOK  BATERA IDEIA BAT PENTSATU DUGU DUGU: BI IKASKIDE GELAZ - GELA PASAKO GARA EA BEROGAILUAK PIZTUTA  DAUDEN. PIZTUTA BALDIN BADAUDE ETA BEHAR EZ BADA, ITZALTZEA ESKATUKO DIZUEGU. GELETATIK EGUNERO PASAKO GARA 8:50-ETAN.
MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK : )

2011/01/12

ENERGIA AURREZTEN !!!!!!!!


Elektrizitatea, magnetismoa eta energi mota desberdinak lantzen ari gara 6. mailan.
Energiaren inguruan gogoeta batzuk egin ditugu. Gure ohitura batzuk ez direla batere egokiak konturatu gara.
Egun hauetan 6. mailako ikasle batzuk ditugu behatzaile lana egiten, beraien eginbeharra da gelako argiak pizturik gelditzen diren behatzea. Horrela bada gelako atean ohartxo bat ikus daiteke gogoarazteko zer egin behar den, beraz, adi ibili lankide eta ikasle maiteak.

2010/12/04

Agenda 21 Elatzetan ere

Orain dela urte batzuk, munduko hainbat estatuburu bildu ziren Kioton, eta kutsadura murrrizteko akordioa sinatu zuten.
Hala ere, gure aldetik ezer jartzen ez badugu, arazoa ez da konponduko.
Dakizuen legez, Irungo Udalak bere konpromisoa hartu du eta tokiko Agenda 21a burutzen ari da.
Gure ikastetxeak ere  erabaki du proiektu honetan parte hartzea. Zuen partaidetzarekin kontatu nahi dugu, denon artean egiten dugulako Elatzeta.
Hasiera bezala, 10'ko bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu, munduan eta gure inguruan AGENDA 21en zergatia ezagutzeko.

Hace algunos años, se reunieron en Kioto los representantes de diferentes países y firmaron un acuerdo para reducir la contaminación.
De todos modos, si no ponemos algo de nuestra parte, el problema no se podrá solucionar.
Como sabéis, el Ayuntamiento de Irun ha tomado este conpormiso y participa en el proyecto Agenda 21.
Nuestra escuela también ha decidido tomar parte en el mismo. Queremos contar con vuestra participación y colaboración porque Elatzeta somos todos-as.
Para empezar, os invitamos a ver este vídeo de 10' con el que podéis conocer el sentido del proyecto AGENDA 21 en el mundo y en nuestro entorno más cercano.(Para ver el vídeo en castellano haced clic AQUÍ )

                                   ONGI   ETORRRI !


Agenda 21 euskaraz from Elatzeta 3.Zikloa on Vimeo.