2011/05/26

AGENDA 21 PROGRAMAREN AMAIERA

Gure lehenengo partehartzea AGENDA 21 programan amaitzera doa.
Neurri ezberdinetan ENERGIA gaia landu dugu ikasle guztiekin.
Jasotako ekarpenekin, ikasitakoarekin, gogoetarekin, konpromisoekin...6. mailako 5 ikasle ordezkari izendatu ditugu Irungo beste eskoletan egindakoarekin bat egiteko.
Orain, guztion artean adostutakoa Udaletxean aurkeztuko dugu ekainaren 2an.
Bestalde, hemen duzue AGENDA 21erako Irungo talde batek sortutako abestia.
Ea gurea egiten dugun.
Mila esker eta AURRERA!

Hodei beltz erraldoiek
Zerua estaltzen dute
Basoen negar zotinek
Amildegiak ireki dituzte
Hiriaren zalapartak
Itsasoak harrotzen ditu
Denon axolagabekeriak
Galbidera eramango gaitu
Gauza bat argi eduki ezazu
Denon ekintzaz gure helburua lortuko dugu

Errespetua
Lehenengo legea dela
Etorkizuna
Gure eskuetan dagoela

Txikia zinenetik
Ikasi zenuen ibiltzen
Orain erronka berria
Hasi beharko onartzen
Beti lurreko biztanle
izango zarela jakin
Globalki pentsatu
Eta tokian eragin
Hartu beharreko lehenengo konpromisoa
Joka ezazu munduak zurekin nahi bezala

No hay comentarios:

Publicar un comentario